Florence Nightingale

Florence Nightingale

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaFlorentzia1820ko maiatzaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaBritainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1910eko abuztuaren 13a (90 urte)
Hobiratze lekuaWellow (en) Itzuli
Familia
AitaWilliam Nightingale
AmaFrances Smith
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakerizaina, estatistikaria, idazlea, politikaria, irakaslea eta soziologoa
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Statistical Society (en) Itzuli
Izengoitia(k)The Lady with the Lamp
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Musicbrainz: 6d36d479-ca77-4758-b627-adef5d3a0208 Discogs: 1195412 Find a Grave: 12439 Edit the value on Wikidata

Florence Nightingale (Florentzia, Italia, 1820ko maiatzaren 12a - Londres, 1910eko abuztuaren 13a), erizaina, idazlea eta estatistikari britainiarra. Erizaintza profesional garaikidearen aitzindaria izan zen eta erizaintzako lehen eredu kontzeptuala sortu zuen.

Bere garaian munduko matematikarik garrantzitsuenetakoa izan zen eta Estatistikan ekarpen garrantzitsuaak egin zituen: ezaguna da lehen azalera polarreko diagramatzat jotzen den coxcomb izeneko diagrama eratzeagatik. Ezagutza horiek epidemiologian eta osasun estatistikan aplikatu zituen. Royal Statistical Society britainiarrean onartutako lehen emakumea izan zen[1], eta American Statistical Association[2] elkarteko ohorezko kidea.

Erizaintza profesionalizatzeko oinarriak ezarri zituen 1860an Londresko Saint Thomas ospitalean[3] erizaintza eskola ezarriz. Erizaintzako lehen eskola laikoa izan zen munduan. Bere lana inspirazio iturri izan zen Gurutze Gorria sortu eta Genevako konbentzioek hartutako proposamen humanitarioak egin zituen Henri Dunant filantropoarentzat.[4] Gaur egun, ospitale hau Londresko King's College eta National Health Service osasun zerbitzu publikoaren kide da.[5]

Erizain moduan ere egin zuen lana, Krimeako Gerran. 1854ko urriaren 21ean, 38 erizainez osaturiko talde batekin abiatu zen Krimeara. Scutarin, bere lankideak eta bera, bertako ospitalea erreformatu eta garbitu zuten eta horri esker heriotza tasa %40tik %2ra jaitsi zuten. Lanpararen dama[6] deitzen zioten, pazienteak artatzeko lanpara batekin gaueko txandak egiteko ohitura zuelako. Nightingale bere garaiko aurreiritzien kontra altxatu zen, emakumearen eskubideak defendatu zituen eta emakumeak garai hartan zuen rola gaitzetsi zuen erizain bilakatuz.

Erizainek graduatzean egiten duten Nightingale zina 1893an sortu zen bere ohorez. Erizaintzaren Nazioarteko Eguna bere urtebetetze-egunean ospatzen da.[7]

  1. (Ingelesez) «Nightingale 2020: The bicentenary of our first female fellow» RSS (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. (Ingelesez) Florence Nightingale: Modern-Day Lessons and Legacies | Amstat News. 2016-06-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  3. (Ingelesez) «St Thomas' Hospital» Guy's and St Thomas' NHS Foundation Trust (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  4. (Ingelesez) «Florence Nightingale and the Red Cross | British Red Cross» web.archive.org 2015-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  5. (Ingelesez) «Florence Nightingale Faculty of Nursing & Midwifery | Florence Nightingale Faculty of Nursing, Midwifery & Palliative Care | King’s College London» www.kcl.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  6. (Gaztelaniaz) «La dama de la lámpara que salvó vidas con las matemáticas» BBC News Mundo 2015-05-17 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  7. «Erizainaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search