Foku-distantzia

F fokua eta f foku-distantzia lente positibo (ganbila-konbexoa) batean, lente negatibo (ahurra-konkaboa) batean, ispilu ahur batean eta ispilu ganbil batean.

Lente edo leiar baten foku-distantzia edo foku-luzera leiarraren zentro optikoaren eta fokuaren (edo foku-puntuaren) arteko distantzia da. Lente baten distantzia fokalaren alderantzizkoa potentzia da, eta dioptrietan neurtzen da.

Leiar positibo (konbergentea) batean foku-distantzia positiboa da, eta honela definitzen da: leiarraren zentro optikotik (izpi intzidenteak desbideratzen ez diren tokia) leiarra zeharkatzen duen ardatz optikoarekiko paralelo den izpien argi-sorta bat fokatzen den punturaino dagoen distantzia. Puntu horri foku deitzen zaio. Leiar negatibo (dibergentea) batean foku-distantzia negatiboa da, eta honela definitzen da: leiarraren zentro optikotik argi-sortaren sorburu dirudien puntu batera dagoen distantzia.

Kurbadura esferikoa duen ispilu baterako, distantzia fokala ispiluaren kurbadura-erradioaren erdia da. Foku-distantzia positiboa da ispilu konkabo (ahur) batean, eta negatiboa ispilu konbexo (ganbil) batean. Diseinu optikoan erabiltzen den zeinu-konbentzioan, ispilu konkaboak kurbadura-erradio negatiboa du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search