Folksonomia

Folksonomia etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan. Folksonomiaren adibide argia Wikipedia izango litzateke[1]

Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.

Folksonomia ikusteko, etiketen lainoa delakoa ere badago; bertan ikus daiteke, hitzen tamainaren arabera, hitz bakoitza zenbatetan erabili den. Hau da, hitza zenbat eta handiago agertzeak orduan eta aldi gehiagotan erabili dela esan nahi du.

Jon Udellek (2004) proposatu zuen "taxonomiak utzi eta hitz gakoen zerrendak erabiltzea ez da berrikuntza bat, eta ezberdintasun nagusia folksonomiari esker iritziak elkartrukatzea da (feedbacka), taxonomiarekin egin ezin daitekeena."[2]

Taxonomia hitzean oinarrituz, folksonomia hitza Thomas Vander Walena dela esan ohi da [3]. Taxonomia grezieratik dator, "taxis" (sailkapena) eta "nomos" (ordenatu, kudeatu); "Volk" (herria) alemanetik dator. Honenbestez, folksonomiak (Volk + taxis + nomos) herriak egindako sailkapena esan nahi du.

  1. (Ingelesez) Peterson, Elaine. (2006). «Beneath the Metadata: Some Philosophical Problems with Folksonomy» D-Lib Magazine (Montana State University).
  2. Folksonomies - Cooperative Classification and Communication Through Shared Metadata
  3. Thomas Vander Walen definizioa

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search