Foru lurralde

Foru lurraldea foruen legeak aplikatzen diren administrazio lur-eremua da. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia foru lurraldeak dira. Lurralde historikoak foru lurraldeek Euskal Autonomia Estatutuaren arabera hartzen duten izena da. Foru lurraldeek probintzien mugekin bat egiten dute:

« Euskal Herriaren Komunitate Autonomoaren lurraldea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialde Historikoez osatuko da, bai Nafarroakoarenaz ere, hauek egungo probintzien mugetan hartzen direlarik; eta erabakitzen den prozeduraren arabera partaide izatea erabakitzen badu. »

—EAEko Autonomia Estatutua, 2.2 artikulua[1]


Espainiako Konstituzioaren arabera:

« Konstituzioak babestu eta onartzen ditu forudun lurraldetako eskubide historikoak. Forudun errejimenaren gaurkotze orokorra, dagokionean, Konstituzio eta Autonomia Estatu(tu)en barnean egingo da. »
  1. Gernikako Estatutua (Noiz kontsultatua: 2010-8-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search