Frank Gehry

Frank Gehry

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrank Owen Goldberg
JaiotzaToronto1929ko otsailaren 28a (95 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Kanada
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Harvard Graduate School of Design (en) Itzuli
Bloor Collegiate Institute (en) Itzuli
USC School of Architecture (en) Itzuli 1954) Bachelor of Architecture (en) Itzuli : arkitektura
Harvard Unibertsitatea
Harbord Collegiate Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, furniture designer (en) Itzuli, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea eta eszenografoa
Lantokia(k)Toronto eta Los Angeles
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimenduaarkitektura postmodernoa
Izengoitia(k)Gehry, Frank Owen
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada

foga.com
IMDB: nm0962197 TED: frank_gehry Musicbrainz: cfeebb80-9dd1-4161-b67b-1c084c8b5d19 Edit the value on Wikidata

Frank Owen Gehry, Frank Owen Goldberg izenez jaioa, (Toronto, Kanada, 1929ko otsailaren 28a -) arkitektoa da, eskultura itxurako arkitektura proiektatzeagatik ezaguna. Haren egitura kurbo eta bihurrituak, askotan metal islatzailez estaliak, oso ezagunak egin dira Euskal Herrian Bilboko Guggenheim Museoa eraiki zuenetik eta amaitu berri duen Eltziegoko Marqués de Riscal upategiengatik.[1][2]

Kanadako Toronton jaioa familia judu baten senean, Gehry Kaliforniara joan zen 17 urte zituela, eta bertan Los Angeles hirian ikasi eta arkitektura ikasketak egin zituen. Gero, hirigintza ikasi zuen Harvardeko Diseinu Eskolan. Estatu Batuetako herritar bihurtu zen eta orain Los Angelesen bizi da. Azken urte hauetan, Gehry hedabideetako ikono bihurtu da, haren eraikinak, bere etxe pribatua barne, mundu guztiko turisten jomuga bihurtuz.

Gehryren estiloa Modernismo berantiarretik eratorria da, dekonstruktibistatzat joz haren egituren bihurritasun eta mugimenduak. Modernismo goiztiarra ez bezala, dekonstruktibismoak ez du adierazten gizarte ideia zehatzik (abiadura edo formen unibertsaltasuna kasu) eta ez du islatzen Modernismoaren axioma nagusia: formak funtzioa jarraitzen du. Dekonstruktibismoa, Gehryk asko garatu eta findu duena, Santa Monicako Arkitektura Eskola izenarekin ere ezagutzen da.

2005ean haren laguna Sidney Pollack zine-zuzendariak Sketches of Frank Gehry izeneko dokumentala egin zuen.

  1. «Frank Gehry: Guggenheim proiektua egiteko Euskal Herriko artea eta literatura ikasi nituen» EITB 2022-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  2. «Gehry Zubia inauguratu dute, Bilboren hurrengo birsorkuntzaren ikonoa» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search