Frantziako departamendu

Frantziako 101 departamenduen mapa.

Departamendua Frantziako banaketa administratibo bat da, udalerria baino zabalagoa eta eskualdea baino txikiagoa. Frantzia 101 departamendutan banatuta dago; horietatik 96 Metropolitar Frantziakoak dira, eta gainerako 5ak, Frantziaren itsasoz haraindiko lurraldeetakoak.

Departamenduen banaketa 1789eko abenduaren 22an sortu zen, 1789ko Frantziako Konstituzio Batzarraren erabakiz, antzinako Frantziako probintziak ordezteko. Antolamendu administratibo horren diseinua Emmanuel-Joseph Sieyèsi egotzi zitzaion. Egungo 101 departamenduak 2011ko martxoaren 31n eratu ziren.

Departamendu bakoitzaren burua prefeta da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search