Fred Hoyle (Gilstead, Yorkshire, Ingalaterra, 1915eko ekainaren 24a - Bournemouth, Ingalaterra, 2001eko abuztuaren 20a) astronomoa eta matematikaria izan zen.
Astronomiako irakasle izan zen Cambridgeko Unibertsitatean, eta astrofisikakoa, Kaliforniako Teknologia Institutuan. Kaliforniako Mount Wilson eta Mount Palomar behatokietan lan egin zuen. Hoyleren lanek unibertsoaren etengabeko hedatzearen teoria landu zuten: Frontiers of Astronomy (1955, Astronomiaren mugak) eta Man in the Universe (1966, Gizakia unibertsoan).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search