Frederic Leighton, Leighton lehen baroia (Scarborough, 1830eko abenduaren 3a - Londres, 1896ko urtarrilaren 25a) britainiar margolari, marrazkilari eta eskultorea izan zen.
Margolaritza ikasi zuen Europan, Eduard von Steinlerekin lehenengo eta Giovanni Costarekin gero. Florentziako Arte Ederren Akademian ere ikasi zuen, eta 1855etik 1859ra Parisen bizi izan zen, eta bertan Delacroix, Camille Corot eta Jean-François Millet ezagutu zituen. 1860an Londresera joan zen eta Prerrafaeldarrekin harremanak izan zituen. 1861ean Elizabeth Barrett Browningen hilobia diseinatu zuen Florentziako hilerrirako. Royal Academy of Artseko presidente izan zen 1878tik 1896ra.
Gai historiko, bibliko eta mitologikoetako margolanak egin zituen estilo klasizistan.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search