FreeBSD

 FreeBSD
Jatorria
Sorrera-urtea1993
Argitaratze-data1993
Azken bertsioa14.1
Ezaugarriak
Euskarriax86 (en) Itzuli, x86-64 (en) Itzuli, SPARC (en) Itzuli, DEC Alpha, PowerPC (en) Itzuli, ARM arkitektura, MIPS architecture (en) Itzuli eta RISC-V
Pakete kudeaketaPkgcore (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzia2-clause BSD License (en) Itzuli, 4-clause BSD License (en) Itzuli, 3-clause BSD License (en) Itzuli eta ISC license (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaBSD
386BSD (en) Itzuli
Euskaraz
Euskarazez
www.freebsd.org
Iturri-kodeahttps://cgit.freebsd.org/, https://github.com/freebsd/freebsd, https://github.com/freebsd/freebsd-doc, https://svn.freebsd.org/base/ eta https://git.freebsd.org/src.git

FreeBSD Unix-moduko sistema eragile librea eta kode irekikoa da. Unixen ondorengoa da, eta BSD adarra, hain zuzen ere 386BSD eta 4.4BSD dira bere jatorriak. Intel x86 familia bateragarriko prozesadoretan egikaritzen da, hala nola Alpha, UltraSPARC, Itanium eta AMD64 prozesadoretan. PowerPC eta ARM arkitekturen erabilgarritasuna ere lantzen ari dira.

FreeBSDk sareratze aurreratua, eraginkortasuna, segurtasuna eta bateragarritasun eginbideak beste sistema eragileek oraindik faltan dituztenak eskaintzen ditu.

FreeBSDk jende askok oinarritzat hartzen duen TCP/IP softwarea barruan dauzka, 4.4BSD-ren TCP/IP protokolo pila, internet eta sareko aplikazioentzako egokia dena.

FreeBSD Internet edo Intranet zerbitzarientzako aproposa da. Sare-zerbitzu sendoak eskaintzen ditu karga handienetan eta memoria modu eraginkorrean darabil erantzun-denbora ona mantentzeko aldi-bereko erabiltzaile-prozesu mordoentzako.

FreeBSD 17000 aplikazio inguru erabiltzeko prest dago. Haien artean: Apache, Samba, MySQL, OpenOffice.org, KDE, GNOME, MPlayer eta abar. FreeBSDk ports sistema dauka, iturburu-kodea bai Internet bai CD-ROM batetik jaitsi eta konpilatzeko, edozein menpekotasun barne. Eragiketa hauek guztiak erabiltzailea konturatu gabe gertatzen dira.

FreeBSD instalatzeko erraza da. FreeBSD euskarri anitzetatik instala daiteke, hala nola, CD-ROM, DVD-ROM, diskete, zinta magnetiko, MS-DOS partizio, edo sare konexioaren bidez, azken hau NFS edo FTP anonimoa erabiltzen egin daitekeelarik.

FreeBSD doakoa da eta sistema osoaren iturburu-kodearekin banatzen da. FreeBSDko iturburu-kode gehiena eskura dago BSD lizentzia estandarraren menpean.

Linuxeko kernelak erabiltzen duen GPL lizentziarekin erkatuz, BSD lizentziak beste programak iturburu-kode barik banatzeko eskubidea onartzen du. Horrela enpresek FreeBSD kodea produktu komertzial batean erabil dezakete, haien lanaren zatiak askotan komunitatera itzultzen dituztelarik.

FreeBSD egokia da mahaigaineko aplikazio, zerbitzari, kapsulatutako aplikazio eta sistema domotikoentzat. Egun, FreeBSD zerbitzarientzako sistema eragile bat baino askoz gehiago da eta erabiltzaile arruntentzat dago zuzenduta, batez ere Windows eta Linuxetik heldu berrientzat.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search