Freyja

Freyja
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaFreyja
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaFólkvangr (en) Itzuli
BaliokideakOstara
Familia
AitaNjörðr
Ezkontidea(k)Óðr
Bikotekidea(k)Odin
Seme-alabakGersemi (en) Itzuli eta Hnoss (en) Itzuli
Anai-arrebakFrey
KidetzaVanir

Freyja, Freja edo Freia (antzinako eskandinavieraz: Frigg) antzinako germaniarren artean maitasunaren jainkosa zen. Izenak anderea edo maiteena esan nahi du batzuentzat, eta erromatarren Venusen parekoa zen; hala, alemaneko Freitag hitzak Veneris dies, ostirala, esan nahi du.[1] Beste batzuentzat, Antzinako eskandinavieraz, andre, emakume, neska-lagun edo amorantea, maitea, esan nahi du.[2] Eskandinaviar mitologian Odin jainkoaren emaztea eta Balderren ama da, Freyr jainkoaren arreba bikia eta jainkosa garrantzitsuena. Etorkizunean zer gertatuko den badaki, baina ez dio inori esaten.[3]

Freyja XIII. mendean idatzitako Edda poetikoan agertzen da, aurreko iturri tradizionaletatik jasota; Edda prosaikoan eta XIII. mendean Snorri Sturlusonek konposatutako Heimskringlan; Islandiako zenbait sagatan; "Sörla þáttr" ipuin motzean eta garai modernoetako eskandinaviar folklorean.

  1. «Freyja - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  2. (Ingelesez) Groeneveld, Emma. «Freyja» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  3. Saila, Kultur. (2011-07-18). «Frija» www.gazteaukera.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search