G20 | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | G20 |
Mota | talde geopolitikoa, nazioarteko erakundea eta gobernu arteko erakundea |
Jarduera | |
Kide kopurua | 20 |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1999ko irailaren 26a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
G20 (ingelesez: Group of Twenty) nazioarteko foro bat da, 19 estatu burujabek eta Europar Batasunak osatua. Munduko eztabaida politiko eta ekonomikorako esparru nagusietako bat da, munduko biztanleen % 66 eta aberastasunen % 85 biltzen baititu.
Estatu kideak hauek dira (alfabetoaren hurrenkeran): Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Australia, Brasil, Erresuma Batua, Errusia, [[Frantzia, [[Hego Afrika, [[Hego Korea, India, Indonesia, Italia, [[Japonia, Kanada, Mexiko, Saudi Arabia, Txina eta Turkia. Horiez gain, Europar Batasunak ordezkari bat du.[1]
G20a bi fasetan sortu zen: lehenengoan, 1999. urtean bigarren mailako talde ekonomiko eta finantzariotzat eratu zen; geroago, 2008. urtean, gaur egun ezagutzen dugun egiturarekin.
2009ko G20aren goi-bilkuran erabaki zuten euren burua izendatzea munduko lankidetza ekonomiko eta finantzarioaren gune nagusia[2]. Ondorioz, taldearen garrantzi ekonomiko eta politikoa hazten joan da hurrengo hamarkadan zehar, eta gaur egun munduan eragin globala duen gunetzat hartzen dute analistek[3]; bere kidegoaren mugengatik[4], erabakitako politika aurrera eramateko planifikazio ezaren ondorioz[5] eta dagoeneko martxan dauden nazioarteko erakundeen alboratzeagatik kritikak jaso ditu. G20aren bilerek protestak izan ohi dituzte aurrean, batez ere globalizazioaren aurkako mugimenduen aldetik[6][7].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search