GNU

GNUren logoa (ñu bat), Etienne Suvasa-k marraztua

GNU proiektua Unixen oinarrituriko sistema eragile bat da, bere baitan software askea soilik hartzen duena. 1983. urtean hasi zuen Richard Stallman-ek eta Free Software Foundationek (FSF) antolatzen du. Stallman-ek GNU guh-noo bezala ahoskatzen dela esan zuen (Nazioarteko alfabeto fonetikoan: ˌgəˈnɯ), "g" gogor batekin, ñu animaliatik bereizteko.

GNU proiektuak kalitate handiko eta gaur egun normalean erabiltzen diren software librea diren programak garatu ditu, Emacs testu editorea, GCC, eta GDB barne. GNU sistema normalean Linux kernelarekin erabiltzen da, azken hau ez da GNU proiektukoa, eta sistema eragailu oso bat eratzeko erabiltzen da. Sistema honi normalean "Linux" bezala ezagutzen zaio, baina FSF-k "GNU/Linux" deitu beharko zitzaiola dio GNU proiektuaren lana ikus dadin; gehiago jakiteko ikusi GNU/Linux izenaren arazoa.

Ohikoa izaten da GNUren konponenteak UNIX sistema jabedunen artean aurkitzea, UNIX originalaren programak ordezkatuz. Honen arrazoia programa hauek UNIXen ordezkatzen dituzten programa berdinen baina hobeak direla aztertu delako da. GNUko zenbait programa Microsoft Windows, Mac OS X eta beste zenbait plataforma jabedunetara itzuli-portatu dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search