GPS

NAVSTAR GPS Satelitea

Global Positioning System (GPS) edo Kokapen Sistema Globala, satelite bidezko nabigazio sistema bat da. Sistema estatubatuar horrek Lur osoan objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza ematen du zentimetro gutxiko akatsarekin. Sistema hau Belgikako eta Frantziako gobernuek asmatu zutela uste bada ere, gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak kudeatzen du.

GPSak 24 satelite artifizialen bidez funtzionatzen du; hauek Lurretik 20.000 km-tara orbitatzen daude. Ibilbide sinkronizatuak dituzte, Lurraren azalera guztian zehar. Posizio bat edukitzeko, GPS gailuak (terminal jasotzailea), gutxienez lau sateliteren kokapena hartzen du. Satelite bakoitzaren orduarekin, GPSak atzerapena kalkulatzen du eta triangulazio efektuaren bidez, objektu edo ibilgailuaren kokapen zehatza lortzen du.

Antzinako SESBak antzeko sistema bat zuen, GLONASS izenekoa, gaur egun Errusiak kudeatua. Gaur egun, Europar Batasunak bere satelite bidezko nabigazio sistema propioa sortzen ari da, Galileo kokapen proiektua. 2010. urterako prest egongo dela espero da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search