GR 10

Ibilbideko argibideak Harrietako Lepoan (Baigorrin)
Ibilbideko argibideak Harrietako Lepoan

GR 10 edo Piriniotako Iparraldeko Ibilbidea delakoa Piriniotako ipar isurialdea mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen ibilbide luzea da. Hegoaldetik gauza bera egiten duen beste ibilaldi luze bat ere badago: GR 11 (Piriniotako Hegoaldeko Ibilbidea).

Euskal Herri eta Frantziako lurrak zeharkatzen ditu ibilaldiak. Hendaian du abiapuntua, Bizkaiko Golkoaren hegi-hegian, eta Banyuls de la Marenda herri katalanean amaitzen da, Vermeille kostaldean, Mediterraneoko uretan. Gurdibide, bidezidor eta errepideak zeharkatuz mendikatearen ipar isuriko haran guztiak ezagutzeko parada ematen du ibilaldiak. Berrogeita hamar bat egun behar dira ibilaldi osoa egiteko.

Gorabehera handiko ibilbidea da, gailurrez gailur ibili beharrean herriak ere zeharkatzen baititu. Egun batzuetan 2400 m-tako desnibela gainditzera ere iristen da hori dela eta (1200 gora - 1200 behera). Pirinioak gailurrik gailur herrixkak zeharkatu gabe ibiltzen den ibilbidea Pirinioetako Ibilbide Garaia da.

Oso ongi seinaleztaturik dago marra zuri-gorriekin. Ibilbide zehatza Editions Sud-Ouest argitaletxeak kaleratutakoRando éditions izeneko mapa-sortan (1-11 zenbakiak) aurkituko duzu; horiek Estatu frantseseko Geografia institutuak 1:50.000 eskalan egindako mapak dituzte oinarri. [1]

Gidaliburu ugari ere aurkituko duzu liburudendetan, hori bai, frantsesez.

  1. Cartographie Pyrénées - Editions Sud-Ouest

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search