Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) Nazio Batuen Erakundeak (NBE) argitaratutako 18 helburu dira. Pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plan bat da eta bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa du. 14. helburua Itsaspeko bizitza da (ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea garapen jasangarriari begira).
Ozeanoak, itsasoak... lurra gizakiarentzat bizitzeko toki egokia izatea posible egiten duten faktoreetatik garrantzitsuenetakoak dira, izan ere, euria, edateko ura, klima, jaten dugun janariaren zati handi bat eta arnasten dugun airearen oxigenoa itsasoek, ozeanoek, aintzirek eta ibaiek ematen edo erregulatzen dituzte. Horregatik guztiagatik, ezinbesteko errekurtso honen zaintza eta kudeaketa ona egitea oso garrantzitsua da etorkizun jasangarri bat nahi badugu. Hain zuzen, hori guztia da garapen jasangarrirako helburu honek bilatzen duena.
Hala eta guztiz ere, gaur egun, kostaldeetako uren etengabeko narriadura gertatzen ari da kontaminazioaren eta azidifikazioaren ondorioz, eta, honek, ekosistemen funtzionamendu naturala eta biodibertsitatea kaltetzen ditu. Halaber, hau kaltegarria izaten ari da eskala txikiko arrantzan.
Beraz, gure ozeanoak babestea lehentasun izaten jarraitu behar du, izan ere, itsas bioaniztasuna ezinbestekoa da gizakiaren eta planetaren osasunarentzako. Horretarako, itsas gune babestuak era eraginkor batean kudeatu behar dira, hauen baliabideak bezala, eta gehiegizko arrantza, itsas kontaminazioa eta itsas azidifikazioa geratzeko arau eraginkorragoak jarri behar dira martxan.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search