Garbiketa etniko

Garbiketa etnikoa toki zehatz batetik talde etniko edo arraza jakin baten ezabaketa sistematikoa da, etnia indartsuagoko talde batek behartutakoa. Gehienetan homogeneotasun etnikoa lortzeko asmoarekin egiten da.[1] Horretarako, hainbat teknika erabiltzen dira: migratzera behartzea (deportatzea, biztanleria lekualdatzea), beldurra eragitea, baita genozidioa eta bortxaketa genozidak ere.

Garbiketa etnikoaren bidez, maiz, leku jakin batetik xede-talde baten arrasto fisiko eta kulturalak ezabatu nahi dira. Horretarako, etxeak, gizarte-zentroak, landetxeak eta azpiegiturak suntsitzen dira, eta monumentu, hilerri eta gurtza lekuak profanatzen.

Hasiera batean, hitza Jugoslaviako Gerrako eragileek erabiltzen zuten, eta Alemania naziaren «Azken Konponbidea» kontzeptuaren antzeko eufemismoa zen. 1990eko hamarkadan hedatu eta onartu egin zen terminoa, kazetaritzan eta komunikabideetan terminoaren esanahi orokorraren erabilera areagotu baitzen.[2]

  1. Rubenstein, James M.. (2008). An introduction to human geography : the cultural landscape. (9th ed. argitaraldia) Pearson Prentice Hall ISBN 013243573X. PMC 72161833. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  2. (Ingelesez) Thum, Gregor. (2010-2). «Ethnic Cleansing in Eastern Europe after 1945» Contemporary European History 19 (1): 75–81.  doi:10.1017/S0960777309990257. ISSN 0960-7773. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search