Garrasia (margolana)

Garrasia
Jatorria
Sortzailea(k)Edvard Munch
Sorrera-urtea1893
IzenburuaSkrik, Der Schrei der Natur eta L'urlo
Mugimenduaespresionismoa
Ezaugarriak
Dimentsioak91 (altuera) × 73,5 (zabalera) cm
Deskribapena
Kokapena
LekuaKalifornia
Norvegiako Galeria Nazionala
BildumaNational Museum of Art, Architecture and Design (en) Itzuli
Koordenatuak59°54′58″N 10°44′15″E / 59.9161°N 10.7375°E / 59.9161; 10.7375
Map

Garrasia (norvegieraz: Skrik) Edvard Munch margolari espresionistaren konposizio baten ohiko izena da. 1893 eta 1910era egindako margolan eta pastelen sorta horrek lau bertsio dauzka. Alemanez margolan hauei eman zien izena Der Schrei der Natur da («Naturaren garrasia»). Artelan hauek oinaze batean den giza irudi bat erakusten dute zeru laranja zurrunbilotsu bateko paisaia baten kontra. Arthur Lubowek honela deskribatu du Garrasia: «arte modernoaren ikono bat [da], gure garaiko Mona Lisa bat».[1]

Edvard Munchek hainbat bitartekoren bitartez sortu zituen lau bertsioak. Osloko Galeria Nazionalak bi margotutako bertsioetako bat dauka (1893, hemen erakusten dena). Beste margotutako bertsioa Munch Museoak dauka (1910, ikus galeria behean). Hiru bertsio horiek ez dituzte urtetan kanpora atera.[2]

Laugarren bertsioa (pastela, 1895) 119.922.600 dolarretan saldu zitzaion Leon Black finantza-gizonari Sotheby's arte moderno eta inpresionistako enkantean 2012ko maiatzaren 2an,[3][4] enkantean margolan baten truke espresuki inoiz pagatutako prezio garaiena.[5] Pintura New Yorkeko Arte Modernoko Museoan izan zen ikusgai, 2012ko urritik 2013ko apirilera.

Era berean, 1895ean, Munchek harrizko litografia bat sortu zuen. Munchek sortutako litografietatik, hainbat alek iraun egin dute.[6] Bakarrik lau dozena inguru inprimazio egin ziren, harik eta inprimatzaileak, Munch ez zegoela, jatorrizko harria zaharberritu zuen arte.[7]

Garrasia goi-mailako hainbat arte-lapurretaren jomugan izan da. 1994an, Galeria Nazionaleko bertsioa lapurtu zuten, eta hilabete batzuk geroago berreskuratu zen. 2004an, berriz, Garrasia eta Madonna lapurtu zituzten Munch Museoan, baina biak ere bi urteren buruan berreskuratu zituzten.

  1. Arthur Lubow, Edvard Munch: Beyond The Scream, Smithsonian Magazine, March 2006, (retrieved 29 March 2013)
  2. .
  3. .
  4. .
  5. Carol Vogel, At $142.4 Million, Triptych Is the Most Expensive Artwork Ever Sold at an Auction, The New York Times, 12 November 2013
  6. .
  7. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search