Gernika (margolana)

Gernika (margolana)
Jatorria
Sortzailea(k)Pablo Picasso
Sorrera-urtea1937
IzenburuaGuernica
Mugimenduakubismoa
surrealismoa
Ekoizpen lekuaParis
KomisarioaEspainiako Bigarren Errepublika
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak349 (altuera) × 776 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
Egile-eskubideakcopyrightduna eta copyrightduna
Deskribapena
Iconclass44F2, 31D112, 46C13141, 47I2111, 31E3, 45C13(SWORD), 31A2211, 42B742 eta 41B3
Kokapena
LekuaSofia Erregina Museoa
BildumaSofia Erregina Museoa
InbentarioaDE00050

Gernika Pablo Picassoren margolan famatu bat da, 1937ko maiatzetik ekainera bitartean margotua. 1937ko apirilaren 26an Espainiako Gerra Zibilean izandako Gernikako bonbardaketa irudikatzen du. Margolana 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal den oihal baten gainean olio pinturaz margotuta dago. Espainiako Errepublikako Gobernuak agindu zion lana, 1937ko Parisko Nazioarteko erakustetarako. 1939an Espainian Franco jeneralaren diktadura ezarri zen.

Picassok adierazi izan zuen margolana ez zela Espainian ikusiko, harik eta errepublika berrezarri arte. Asmo horrekin kontraesanean, 1981ean iritsi zen Espainiara Gernika, monarkia bat zelarik estatu forma[1].

XX. mendeko artelanik eta ikono garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, gerrateek gizakiei eragiten dieten oinaze izugarrien eta bakearen sinboloa.

  1. (Gaztelaniaz) Mateu =2017-06-24, Rafael. Guernica: las preguntas y lagunas jurídicas que siguen en pie. Expansión (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search