Gero (Axular)

Gero
Jatorria
Egilea(k)Pedro Axular
Argitaratze-data1643
IzenburuaGero eta Gero, bi partetan partitua eta berecia
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Ekoizpen lekuaBordele
Ezaugarriak
Genero artistikoaerlijio literatura eta liburu santua
Hizkuntzaeuskara
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Gero, bi partetan partitua eta berezia[1] liburua —laburturik, maiz Gero izenaz aipatua— Pedro Agerre Azpilikueta —Axular deitua— euskal idazleak idatzitako lan nagusia da, bai eta euskal literatura osoko maisulan handienetarikoa ere. Axular hil baino urtebete lehenago argitaratu zen, 1643an, Bordelen, lapurtera klasikoan idatzirik.

Lehenengo edizio hartatik zenbait ale kontserbatzen dira, bost edo sei apika. Urte batzuk geroago bigarren edizio bat kaleratu zen. Aldi honetan, izenburua aldatu eta Gueroco guero izenburupean argitaratu zuten, inprimategi berean, hots, Bordeleko Milangues inprimatzailea, baina hainbat aldaketatxo eginik.

Joakin Lizarraga Elkanokoarena izandako Axularren Gero (1643) liburuaren ale baten azala.

Erlijio betekizunak geroko uzteak dakartzan kalte eta zorigaitzez dihardu liburuak; gizakiak, luzamendutan ibili gabe, Jainkoarengana bihurtu behar duela, alegia. Izenburuak «bi partetan partitua» dela aipatzen duen arren, liburu bakarra baizik ez da ezaguna (Piarres Lafittek bi parteak batera eta nahasian ageri direla dio, baina iritziak bereiz dabiltza, Luis Villasante bigarren partea betiko galdu delakoan baitago). Obrak ez du mistizismo apurrik ere erakusten; aszetikako egia bat azaldu, erakutsi eta frogatu nahi du, eliz pulpitutik ari bailitzan taxutua.

Euskal literaturako liburu klasiko bat da, maisulana: eduki aberatsa, literatura ederrekoa, egitura dotorez taxutua, antzinatasuna eta originaltasuna dituena. Estiloari dagokionez, euskal sena du, egileak betiere abiapuntu eta maila literario egokia erakutsi zuen bere euskalkian; hitz jokoak, argudioak, errefrauak, ateraldiak, eta abar, denak euskal hizkera dotorez eta ulergarriz moldatuak daude. Ideiak hobeto adierazteko, Axularrek adibideak erabiltzen ditu sarritan, sinonimoak pilatuz eta autore klasikoen aipuak tartekatuz.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search