Ghuridarren dinastia

Ghuridarren Sultanerria
سلسله غوریان
879 baino lehen – 1215
Oinordetzako monarkia
Ghuridarren Inperioaren hedadudarrik handiena
Geografia
HiriburuaFirozkoh
Herat
Ghazni (1170s–1215)
Kultura
Hizkuntza(k)persiera (gortekoa)
Erlijioa1011 baino lehen:
Budismo
1011 eta gero:
Islam suni[1]
Historia
Aurrekoak
Ghaznavidak
Seljuktar Inperioa
Gurjara-Pratihara
Ondorengoak
Delhiko Sultanerria
khwarezmdar dinastia

Ghuridarren dinastia (persieraz: سلسله غوریان‎; bere buruari شنسبانی, Shansabānī deitua) Ghor eskualdeko irandar jatorriko dinastia bat izan zen, bere jatorri etniko zehatza ezagutzen ez dena. 1011n Mahmud Ghaznikoa sultan ghaznavidak eskuadea konkistatu zuenean, budismotik islamera bihurtu ziren. 1186an dinastiak Inperio Ghaznavida bota zuen, Muhammad Ghorrekoa sultanak ghaznaviden azken hiriburua zen Lahore konkistatu zuenean. 1149tik 1212ra gobernatu zuten.

Bere urrezko aroan, Ghuridarren Inperioa mendebaldetik Khorasan, iparraldeko India zeharkatuz eta ekialdetik Bengalara iritsi arte zabaldu zen. Bere lehen hiriburua Firozkoh izan zen Mandeshen, beranduago Heratek, eta, azkenik, Ghaznik ordezkatu zuena. Ghuridarrek persiar ondare eta kultura babestu zituzten.[2]

Abu Alik (1011-1035) Ghorren meskitak eta madrasak eraiki zituen lehen errege musulmana izan zen.

Ghuridarrei, Khorasanen eta Persian, khwarezmdar dinastia ordezkatu zitzaien, eta, Indiako iparraldean, Delhiko Sultanerriko mamelukoak.

  1. The Ghurids, K.A. Nizami, History of Civilizations of Central Asia, Vol.4, Part 1, ed. M.S. Asimov and C.E. Bosworth, (Motilal Banarsidass Publishers, 1999), 178.
  2. Finbarr Barry Flood, Objects of Translation: Material Culture and Medieval "Hindu-Muslim" Encounter, (Princeton University Press, 2009), 13.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search