Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
Jatorria
Egilea(k)Nazio Batuen Batzar Nagusia
Sorrera-urtea1948
Argitaratze-data1940
IzenburuaUniversal Declaration of Human Rights, Declaración Universal de los Derechos Humanos, 世界人权宣言, Всеобщая декларация прав человека, Déclaration universelle des droits de l'homme, الإعلان العالمي لحقوق الإنسان, Zal'shɛŋa ŋan kpaŋsir' zɔsimdi ni naŋbaŋ yini andunia tiŋgbana sunsuuni eta ⵜⴰⵎⵓⵍⵉ ⵏ ⴰⵎⴹⴰⵍ ⵏ ⵍⵆⵈⵈⵏ ⵏ ⴰⵓⴰⴸⵎ
Ekoizpen lekuaParis
Orrialdeak6
Ezaugarriak
Genero artistikoalegal act (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daInternational Bill of Human Rights (en) Itzuli
Kokapena
BildumaChaillot jauregia
Argumentu nagusiagiza eskubideak
un.org…
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (GEAU) Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1948ko abenduaren 10ean Parisko Chaillot Jauregian (Frantzia) onartu zuen dokumentu historiko bat da. 217 A (III) Ebazpen gisa onartutako dokumentu honek oinarrizkotzat hartzen diren eskubideak biltzen ditu 30 artikulutan[1]. Hain zuzen, eskubide hauen izaera unibertsala berezkoa, besterenezina eta gizaki guztiei aplikagarria dela baieztatzen dute Aldarrikapenean[2]. Eleanor Roosevelt buru zuen NBEko batzorde batek idatzi zuen eta dokumentuaren lehen zirriborroa egin zuena René Cassin baionarra izan zen[3].

Une hartan giza eskubideak babesteko eta errespetatzeko betebeharrari buruz nazioartean adostasunik ez zegoenez, dokumentua ez zen nazioarteko tratatu gisa formalizatzea lortu, estatu sinatzaileentzat nahitaezkoa baitzen, eta adierazpen bat besterik ez zen egin, gizateriarentzat orientagarria izango zena. Hain zuzen, garai hartako Nazio Batuetako 58 kideetatik[4] 48k alde bozkatu zuten, bakar bat ere ez kontra, zortzi abstenitu egin ziren eta bik ez zuten bozkatu[5][6].

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsal horrek eta Giza Eskubideen Nazioarteko Itunak, denborarekin onartu diren protokoloekin batera, Giza Eskubideen Nazioarteko Gutuna osatzen dute. Aldarrikapen Unibertsala, oro har, orientazio-dokumentua da; itunak, ordea, nazioarteko tratatuak dira, eta estatu sinatzaileak betetzera behartuta daude.

Legelari batzuek argudiatu dute, herrialdeek 50 urte baino gehiagoz Aldarrikapena etengabe argudiatu dutenez, loteslea izatera pasatu dela ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen zati gisa[7]. AEBetan, ordea, Sosa v Alvarez-Machain kasuan (2004) ondorioztatu zenez, Aldarrikapena "ez du bere indarrez betebeharrik ezartzen nazioarteko zuzenbidearen arloan"[8]. Beste herrialde batzuetako auzitegiek ere ondorioztatu dute Adierazpena ez dela berez legedi nazionalaren parte.

Dokumentu hori munduan itzulpen-bertsio gehien duena da, 520 hizkuntzatara itzuli baita[9][10][11]. Nazio Batuen Erakundeko webgune ofizialea, beste ehunka hizkuntzetako bertsioekin batera, euskaraz ere badago.[12]

  1. (Ingelesez) Nations, United. «Universal Declaration of Human Rights» United Nations (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  2. (Ingelesez) «Universal Declaration of Human Rights» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  3. (Ingelesez) Nations, United. «History of the Declaration» United Nations (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  4. (Ingelesez) Nations, United. «Member States» United Nations (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  5. «A/PV.183» undocs.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  6. Team, ODS. «ODS HOME PAGE» documents-dds-ny.un.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  7. Steiner, Henry J.. (2008). International human rights in context : law, politics, morals : text and materials. (3rd ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 9780199279425. PMC 162502033. (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  8. (Ingelesez) «Sosa v. Alvarez-Machain, 542 U.S. 692 (2004)» Justia Law (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  9. (Ingelesez) «OHCHR | The Universal Declaration of Human Rights in 370 languages» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  10. (Ingelesez) «OHCHR | About the Universal Declaration of Human Rights Translation Project» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  11. (Ingelesez) «OHCHR | World Record» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  12. (Ingelesez) Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (euskarazko bertsioa). Nazio Batuen Erakundeko webgune ofiziala.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search