Glenn Theodore Seaborg Estatu Batuetako kimikaria (Ishpeming, Michigan, 1912ko apirilaren 19a - Lafayette, Kalifornia, 1999ko otsailaren 25a). 1945an Berkeley Unibertsitatean irakasle izendatu zuten. 1961etik 1971ra Estatu Batuetako Energia Atomikoaren Batzordearen zuzendari izan zen. Mikrokimikan espezialista izan zen, eta 1941. urtean E. M. McMillanekin batera plutonioa aurkitu zuen. Ondorengo urteetan, beste lankide batzuekin, amerizioa, kurioa, berkelioa, kalifornioa, einstenioa, fermioa eta mendelebioa lortu zituen. Beste isotopo eta erradioisotopo asko ere aurkitu zituen. 1951n Kimikako Nobel Saria jaso zuen McMillanekin batera.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search