Golf Mundialaren Ospearen Aretoa

Golf Mundialaren Ospearen Aretoa, AEBetako Florida estatuko Saint Augustine herrian dago, eta gizonak zein emakumeak dituen kirolari buruzko ospearen areto bakarra da. Mundu osoko 26 golf erakundek osatutako partzuergo batek kontrolatzen du.

Ospearen aretoaren museoak, historian zehar golfak izan duen eboluziori buruzko erakusketa iraunkor bat du, bere merituengatik Ospearen Aretora sartu diren partaideetan kontzentratzeaz gain. Museoak, denbora baterako erakusketak ere hartzen ditu, beti ere, golfarekin zerikusia dutenak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search