Golko

Bizkaiko golkoa

Golkoa bi lurmuturren arteko itsaso zatia da, badia baino handiagoa.

Golko gehienak itsas mailak gora egitean eratu dira, glaziarrak urtzean eta itsasertza urez betetzean, adibidez; beste batzuk, ordea, itsasertzeko hausturen edo tolesturen eraginez itsasertza itsas mailaren azpitik geratzean; Kaliforniako eta Persiako golkoak, indar tektonikoek eragindako sakana urez betetzean eratu ziren.

Golkoak itsasarte baten edo bat baino gehiagoren bitartez lotzen dira itsasoarekin; askotan, golko barruko uraren ezaugarriak itsasokoarenak ez bezalakoak izaten dira, golkoaren formak, sakontasunak, hondoaren topografiak eta abarrek eraginda.


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search