Gorila

Gorila
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
SubfamiliaHomininae
Generoa Gorilla
Azpibanaketa
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia270 egun

Gorila (Gorilla) bizirik dagoen primate motarik handiena da, gaur egun Erdialdeko Afrikako oihanetan hedatzen dena. Bi espezietan eta 4 azpiespezietan (espezie bakoitzak bi azpiespezie ditu) banatuta daude.

Euren DNAren % 98-99 gizakienaren bera da. Oso handia da: 1,80 m inguru luze eta 200 kg izatera hel daiteke. Besoak hankak baino luzeagoak ditu eta sudurra motza eta zapala. Lepo labur-gihartsua du, bularra sendoa eta besoak eta hankak oso trinkoak. Emea 250-270 egun egoten da ernari eta ume bakarra egiten du ernaldiko. Bi gorila mota bereizten dira: mendebaldeko gorila (Gorilla gorilla) eta ekialdeko gorila (Gorilla beringei).[1]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search