Grisonia[1] (alemanieraz Graubünden, italieraz Grigioni, erromantxeraz Grischun) Suitzako 26 kantonamenduetako bat da, herrialdeko ekialdean. Suitzako kantonamendurik handiena da (7.105 km2), eta biztanle gutxien dituena (2001ean, 185.700 biztanle; 26 biz./km2). 211 udalerritan banatuta dago, eta hiriburua Chur da. Bertako hizkuntzak alemana, italiera eta erromantxea dira. Erlijioz, biztanle gehienak protestanteak dira.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search