Hamahiruko errugbi

Hamahiruko errugbiko ohiko partida

Hamairuko errugbia (ingelesez: Rugby league) 13 jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten talde-kirola da, eta helburua puntuak lortzea da baloia amaierako eremuan lurrean jarriz edo zutabeen artean ostiko bat emanez. Zazpiko errugbiarekin batera errugbiaren aldaera bat da, nahiz eta hamairuko errugbia eta hamabosteko errugbia bi kirol ezberdintzat hartzen diren.

Errugbiaren beste bi aldaerek ez bezala, hamairuko errugbia World Rugby ez den beste erakunde batek kudeatzen du, Hamairuko errugbiko Nazioarteko Federazioak.

Ez da hau Euskal Herrian jokatu ohi den errugbia: Ipar zein Hego Euskal Herrian hamabosteko errugbia da nagusi.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search