Han dinastia

Han dinastia
漢朝
K.a. 206 – k. o. 220
Monarkia
Han dinastiaren lurrak K.a. 87 inguruan
Geografia
HiriburuaChang'an(K.a. 206 BC – k. o., 190–195)
Luoyang(25–190, 196)
Xuchang(196–220)
BiztanleriaK. o. 2an 57.671.400
AzaleraK.a. 50ean 6.000.000 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako txinera
ErlijioaTaoismo, Konfuzianismo, Txinatar erlijioa
Historia
Aurrekoa
Qin dinastia
Ondorengoak
Cao Wei
Shu Han
Ekialdeko Wu

Han dinastia ( k.a. 206 - k.o. 220) (txinera tradizionalez: ; txinera sinplifikatuz: ; pinyinez: Hàn Cháo; Wade–Giles: Han Ch'au) Qin dinastiaren ondorengoa izan zen eta txinako Hiru Erresumen garaiaren aurrekaria. Dinastia, Liu izenaz ezagutzen den ospe handiko familia batek sortu zuen.

Qin dinastia amaierako borrokaldian Liu Bang-ek, hasieran funtzionarioa, boterea lortu zuen eta Gaozu (hau da arbaso gorena) izena hartu zuen, lehen Han enperadore bezala. Lau mendeko Han dinastiaren erregealdia bi ataletan bereizten da: Lehenengoak (Han aurreko edo mendebalekoak K.a. 206 - K.o. 9) bere kortea mendebaldean zuen (gaurko Xi'an); eta bigarrenak (Han osteko edo ekialdekoak K.o. 25 - 220) presioak zirela eta gortea ekialdera mugitu zuen, Luoyang hirira. Bi epeen artean Xin dinastiako Wang Mangek bere burua enperadore izendatu zuen eta konfuzianismoan oinarritutako estatu bat sortzen saiatu zuen, baina ez zuen lortu.

Enperadore handiena Han Wudi zen (K.a. 140 - 87); honek armada eta estatua indartu zuen. K.a. 127 eta 117 Tarim arroa kendu zien Xiongnuei; hegoalderantz ere zabaldu zuen han inperioa.

Onura ekonomiko eta kultural handiko epea izan zen. Zetaren bidea sortu zen, Indiatik enbaxadak heldu ziren 90 eta 105 urtetan; eta Sima Qianek Txinako historia idatzi zuen. Azkeneko Han dinastiako enperadorea, Xian enperadorea zeuden erresistentzia militarren eskuetan erori eta ezin izan zuen lortu militarrek boterea igotzea. Bere heriotzaren ondoren 192ean estatu kolpe bat burutu zuen Cao Caok, baina honek Txina batu bat izatea ez zuen lortu eta hiru estatutan banatu zen Txina (Hiru Erresumen garaia).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search