Haplorrhini

Haplorrhini
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
Subordena Haplorhini
Infraordenak

Haplorrhinoak edo sudur lehorreko primateak, tximino talde bat da. Horrelako izena dute ez dutelako mintzik sudurraren inguruan.

Taldeak tartsioak eta simioak barne hartzen ditu. Gizakia ere talde honetako kidea da. Strepsirrhiniren aldean handiagoak dira eta burmuin handiagoa dute. Ikusmena ere garatuagoa da, koloreak desberdinduz eta egunez bizi ahal direlarik. Tximino guztien umetokiak gune bakarra du eta tartsioenak bi ditu. Gehienek kume bakarra izaten dute aldi bakoitzean.

Strepsirrhinitik banaketa orain dela 63 milioi urte gertatu zela uste da. Simmiformeak geroago banatu ziren eta Afrikan izan zela uste bada ere Pakistanen hainbat fosil aurkitu dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search