Hartzidura

Hartzidura alkoholikoa

Hartzidura prozesu metaboliko mota bat da, zeinean molekula organikoak degradatzen diren energia kimikoa lortzeko; hau da, prozesu kataboliko bat da. Hartzitzen diren molekula organiko horiek, eskuarki, gluzidoak edo proteinak izaten dira, eta degradazioa oxigeno-gabezian gertatzen da beti. Hartzidura egiten duten organismo ohikoenak bakterioak eta legamiak dira; hala ere, animalia-zelula batzuek ere egin dezakete: hartzidura laktikoa, esaterako (gihar-zelulek egin dezaketeena) [1]

  1. T., Madigan, Michael. ([2007]). Brock : mikroorganismoen biologia. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 9788498600261. PMC 863179083. (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search