Hawkingen erradiazio

Zulo beltzek erradiazioa igortzen zutela jakiteak hauen bilaketan iraultza bat eragin zuen. Gaur egun, galaxia gehienek beraien erdialdean horrelako bat dutela badakigu, gureak barne.

Hawkingen erradiazioa zulo beltz baten gertakari-horizontean sortzen den erradiazio mota bat da, mota kuantikoko efektuen eraginez osoki sortua. Erradiazio mota honen izena Stephen Hawking britaniar fisikariarengandik dator, berak proposatu baitzuen aipatutako erradiazioaren izatea lehen aldiz, 1976an. Bide batez, fisikari bikain honek erradiazio honen ezaugarriak deskribatzeaz gain, grabitate kuantikoaren lehen emaitzak ere lortu zituen. Hawkingek bere lana plazaratu aurretik, 1973an Mosku bisitatu zuen. Bertan, Yákov Zeldóvich eta Alekséi Starobinski zientzialari errusiarrek, mekanika kuantikoaren ziurgabetasunaren printzipioarekin ados, errotazioan zeuden zulo beltzek partikulak sortu eta igorri behar zituztela frogatu zioten.[1]

Hawkingek aurkikuntza burutu ondoren, Paul Davies[2] eta Bill Unruh[3] zientzialariek jarraian duzuen adierazpena frogatu zuten: azelerazioa duen behatzaile batek edo Rindler behatzaile batek, Minkowskiren espazio-denbora lau batean Hawkingen erradiazioa atzeman dezake.

  1. A Brief History of Time', Stephen Hawking, Bantam Books, 1988.
  2. Scalar production in Schwarzschild and Rindler metrics
  3. Unruh erradiazioa atzemateko egin zen esperimentua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search