Hebron

Hebron / Al-Khalil
الخليل
חֶבְרוֹן‬
hiria
Erdigunea Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Palestina
GobernazioaHebron
AlkateaKhaled Osaily
Izen ofizialaחֶבְרוֹן
الخليل
Jatorrizko izenaالخليل
חֶבְרוֹן‬
Geografia
Koordenatuak31°32′06″N 35°05′55″E / 31.535°N 35.0986°E / 31.535; 35.0986
Map
Azalera74.102 km²
Altuera930
Demografia
Biztanleria215.452 (2016)
Dentsitatea2.907,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakSaint-Pierre-des-Corps eta Rio de Janeiro
http://www.hebron-city.ps/ www.hebron-city.ps

Hebron edo Al-Khalil[1] (arabieraz: الخليل al-Ḫalīl; hebreeraz: חֶבְרוֹן) Zisjordaniako hiririk populatuena da. 2007an 163.000 biztanle inguru zituen. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.

Patriarken hilerria duenez, judaismoaren bigarren hiririk santuena da eta haren erdigunean 500 kolono judu inguru bizi dira 150.000 palestinarren inguruan. Hebron hiri santua da musulmanentzat, juduentzat eta kristatuentzat. Haien arabera, hirian, Makpelako haitzuloan daude lurperatuta Abraham, haren emazte Sara, Isaak eta Jakob semeak, Isaaken emazte Rebeka, eta Jakoben emazte Lea. Haitzuloaren gainean, Ibrahimi meskita dago egun. Hebrongo hiria ezaguna da kale mehar bihurgunetsuengatik, harrizko etxeengatik, eta merkatuengatik. Egun Israelgo eta Palestinako gudarosteen kontrolpean dago. Juduak bizi diren alderdia Israelgo gudarosteak zainduta dago.

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search