Hego Dakota[1] (ingelesez: South Dakota, ˌsaʊθ_dəˈkoʊtə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Estatu Batuetako iparraldean dago. Pierre du hiriburua baina Sioux Falls da estatuko hiri garrantzitsuena. Guztira 750.000 biztanle inguru ditu estatuak.
Estatuaren izena, bertan bizi ziren Lakota eta Dakota siux tribuengandik datorkio.
1889ko azaroaren 2an, Ipar Dakotarekin batera, Ameriketako Estatu Batuetako Estatu bihurtu zen.
Estatu honetan dago Rushmore mendia, Estatu Batuetako lau presidenteren aurpegien eskultura erraldoiak zizelkatuta dituena.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search