Hegoaldeko Kalifornia

Hegoaldeko Kalifornia
Motaeskualde geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak34°N 117°W / 34°N 117°W / 34; -117
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Mendizaletasuna

Hegoaldeko Kalifornia (ingelesez: Southern California edo So Cal) Estatu Batuetako Kalifornia estatuko hegoaldeko muturra da. Hiri nagusiak Los Angeles, San Diego, San Bernardino eta Riverside dira. Eskualdea 23 milioi pertsona baino gehiagoren bizilekua da eta herrialdeko bigarren hiri multzorik populatuena da.

Ez dago definizio ofizialik hegoaldeko Kaliforniako iparraldeko mugarentzat. Hala ere, mugak bereizteko definiziorik erabiliena Tehachapi mendilerrokoa da, Los Angelesetik iparraldera dauden 70 miliatara (113 km).

Hegoaldeko Kaliforniako mendebaldeak Ozeano Barearekin muga egiten du; hegoaldean, AEB eta Mexiko arteko mugarekin; ekialdean, Mojave eta Coloradoko basamortuak eta Colorado ibaia daude, Arizona eta Nevadako estatu mugekin.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search