Helena Taberna

Helena Taberna

Bizitza
JaiotzaAltsasu, ?
Herrialdea Nafarroa Garaia
Familia
AitaLuis Taberna Tompes
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm0845957 Allocine: 51551 Allmovie: p626999 Edit the value on Wikidata

Helena Taberna Aierra (Altsasu, Nafarroa Garaia, 19??) zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizle nafarra da.[1] 2006an, Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Zinemari dagokionez, 87 cartas de amor (1992) eta Nerabe (1995) film laburrak, Alsasua 1936 (1994) eta Herrikolore (1996) bideoklipa zuzendu zituen. 2000. urtean Yoyes, lehen film luzea, estreinatu aurretik. ETAko buruzagi izan ondoren ETAk berak hil zuen Dolores Gonzalez Katarain Yoyesen bizitzaren inguruko film horretan zuzendari, gidoigile eta ekoizle izan zen.[2]

Osaba Marino Aierra idazlea zuen eta bere liburuan oinarrituta egin zuen Alsasua 1936 filma, non Iñaki Aierra nebak lan egin zuen. Gerra Zibilaren gaia berriro La buena nueva (2009) filmean jorratu zuen.

Nagore dokumentalean, ostera, erizaintzako ikasle gazte baten heriotza bortitza kontatu zuen, 2008ko San Ferminetako psikiatriako egoiliar baten eskutik.

  1. Web personal de Helena Taberna
  2. «Yoyes - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search