Herri Urrats

Herri Urrats
Herri Urrats jaialdiko ekitaldi bat. 2011.
TokiaSenpereko aintzira,
 Lapurdi Lapurdi, Euskal Herria
AntolatzaileaSeaska
MotaIbilbide txangoa
EsanahiaEuskararazko hezkuntzaren aldekoa
Hasiera1984
Data
DataMaiatzaren lehenbiziko erdialdean
BetetzeaUrtero
Webguneahttps://www.herriurrats.eus/

Herri Urrats Seaskak urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko festa da, maiatzaren lehen hamabostaldian ospatzen dutena Senpereko aintziraren inguruan, Lapurdin. Bildutako dirua Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko bideratzen dute. 1970eko hamarkadaren bukaeran eta 1980koaren hasieran sortu ziren ikastolen aldeko lehen festak. 1977an ospatu ziren lehen aldiz Kilometroak, 1978an Ibilaldia, 1981ean Nafarroa Oinez eta Araba Euskaraz eta 1984an ospatu zen lehen Herri Urrats jaialdia.[1] Ikastolen aldeko beste jaialdiak ez bezala, Herri Urrats toki berean ospatzen da urtero.

1984an izan zen lehendabiziko edizioa. 2020 eta 2021 urteetan ez zen antolatu, Covid-19 pandemia zela eta, nahiz eta 2021ean jaialdi ttipi bat ospatu. 2022an 39. edizioa ospatu da.[2] Beste jaialdi eta ekimen askotan bezala, Herri Urrats jaialdirako kantuak sortu dituzte hainbat musikarik urteetan zehar. Besteak beste, Skunk, Oskorri, ETS, Xutik, Willis Drummond, Berri Txarrak, Hemendik At, Xiberoots, 2Zio eta Zetak taldeek egin dituzte abestiak.

  1. «Gaiak: Ikastolen Aldeko Jaien Historia - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  2. «Herri Urrats bueltan izango da 2022an azkenean» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search