Herrialde

Herrialdea[1] edo herria[1] eskualde geografiko bat da, non herri bat (etnia bat, nazio bat) bizi den. Herri bat banatzen den lurralde edo eskualde bakoitzari ere herrialde esaten zaio[2].

Hala ere, normalean lurralde baten banaketa politiko bat izendatzeko erabiltzen da, dela Estatu bat, dela nazio bat, dela eskualde bat. Alta, lurralde txikiagoetarako ere baliatzen da batzuetan. Erabilera arruntena nazio-estatuez aritzeko da.

  1. a b «país» Elhuyar Hiztegia.
  2. «Herrialde - Euskaltzaindiaren Hiztegiko definizioak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search