Hiruhortz

XVIII. mendeko Burmes Hiruhortza

Hiruhortza, hiru punta txikidun lantza edo sarde bat da. Latinez tridentis deitzen zitzaion. Tri, hiru, eta dentis, hortza.

Arrantzarako erabili izan zen. Arma bezala, reziarioek, erromatar gladiadore mota batek erabili zituzten, euren aurkaria biltzeko sare bat erabiltzen zutenak, eta, ondoren, hiruhortza, hiltzeko. Arma jaurtigarri bezala ere erabili zen: kasu hauetarako, gurutzatutako egonkorgailu bat jartzen zitzaion, bere hegaldia errazteko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search