Hitzik gabeko komunikazio

Hitzik gabeko komunikazioa mezuen bidalketa eta jasoera hitzik gabe egiten diren komunikazio mota da. Beraz, komunikazioa aztarnen eta keinuen bidez egiten da, sintaxia erabili gabe.

Hitzik gabeko komunikazioa hizkuntzaren garapena baino lehenago sortu zen. Animaliek ere badituzte hitzik gabeko komunikazioaren adierazle batzuk eta datu horrek antzinatasun hori erakusten digu. Garrantzitsua da hitzik gabeko komunikazioa ez nahastea ahozkoa ez den komunikazioarekin, beste komunikazio forma batzuk ere existitzen baitira, komunikazio idatzia edota keinu hizkuntzak, aldi berean, badira hitzik gabeko komunikazioaren ahozko forma batzuk, marmarrak edota ezetza esateko hotsak. Pertsonengan hitzik gabeko komunikazio ohikoenak paralinguistikoak dira, hau da, hitzezko komunikazioaren osagarri bezala erabiltzen direnak. Hitzik gabeko komunikazioak garrantzitsu handia du gure eguneroko bizimoduan. David Givensen arabera hitz egiten dugunean (edota entzuten gaudenean) gure atentzioa hitzetan zentratzen dugu gorputzean baino gehiago, nahiz eta bietan finkatzen dugun gure adimena. Aldi berean jasotzen ditugu bi komunikazioak. Gorputzaren mugimenduak ez dira ez positibo eta ezta negatiboak, egoera eta mezua kontuan harturik egingo dugu hauen ebaluazioa.[1]

Argazkilaritzan, antzerkigintzan, zineman asko erabiltzen da komunikazio mota hau.
  1. Givens, David B. (2000). Body speak: what are you saying? Successful Meetings.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search