Holokaustoa

Holokaustoa
Irudia
Motagenozidio
bortxakeria etnikoa
arrazismo
Gizadiaren aurkako krimen
Gorroto-delitu
state crime (en) Itzuli
key event (en) Itzuli
Honen parte daJuduen kanporatzea
Denbora-tarte1941 - 1945
Databaliorik ez
KokalekuGerman-occupied Europe (en) Itzuli
Hirugarren Reicha
Sarraski-esparru
HerrialdeaHirugarren Reicha
Pertsona hilak6.000.000
ErantzuleAdolf Hitler
Heinrich Himmler
Reinhard Heydrich
SS-Totenkopfverbände (en) Itzuli
Gestapo
Wehrmacht
Inputatua
Osatuta

Holokaustoa (grezieratikː ὁλόκαυστον, holos, «guztia» + kaustos, «erreta»)[1] , Shoah izenaz ere ezaguna (hebreerazko השואה izenetik), genozidio sistematikoa izan zen, naziek eta haien laguntzaileek Bigarren Mundu Gerra bitartean gauzatu zutena juduen aurka.[2]

Alemanian hasi ziren juduen kontrako lehen erasoak, Hitler agintari zela. Hala, 1938tik aurrera indartu egin ziren juduen kontrako neurriak; kontzentrazio esparruetan sartu zituzten, eta askok eta askok Europako beste herri batzuetara edo Ameriketara ihes egin behar izan zuten. Bigarren Mundu Gerran naziek beren mendean zuten Europako lurralde guztietara zabaldu ziren juduen kontrako erasoak. 1942tik aurrera, juduak hiltzeko Endlösunga (Azken Konponbidea) jarri zuten indarrean: gas ganberak eta labeak prestatu eta han hil zituzten 5.700.000 judu inguru[3].

Naziek genozidioa praktikara eramateko erabakia 1941eko udaren amaieran eta udazkenaren hasieran hartu zuten, eta programa genozidak 1942ko udaberrian hartu zuen punturik gorenena. 1942ko bukaeratik aurrera, biktimak karga-trenetan garraiatzen ziren, batez ere kontzentrazio-esparruetara bideratuak; han, gehienak sistematikoki hiltzen zituzten gas-ganberetan. Horren guztiaren planifikatzailea eta administratzaile nagusia Heinrich Himmler izan zen.

Gainerakoan, Adolf Hitlerren erretorika antisemita errepikatuak sustatu zuen hilketak gauzatzea eta, horretaz landa, Hitlerrek berak onartu zuen. Hala, 1941 eta 1945 artean, Europako juduen populazioa sistematikoki jazarri eta hil zen, XX. mendeko genozidio handienean. Hala ere, sarraski hori ez zen juduetara mugatu, opresio eta hilketa-ekintzak beste talde etniko eta politikoetara zabaldu ziren. Alemaniako estatuaren beso bakoitzak genozidioaren logistikan parte hartu zuen, eta Hirugarren Reicha Estatu genozida bihurtu zuen.

Nazien biktima ez juduak honako hauek izan ziren: komunistak eta politika ezkertiarreko sektoreetako kideak, homosexualak, ijitoak, Jehovaren Lekukoak, ezgaitu fisiko eta mentalak eta gerrako presoak.

  1. (Gaztelaniaz) «aniversario de la liberación de Auschwitz, 6 claves de redacción» www.fundeu.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  2. (Frantsesez) «La Shoah (article abrégé)» encyclopedia.ushmm.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search