Horma irudi

Artikulu hau Hormetako muralei eta freskoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Horma irudi (informatika)».

Horma-irudia edo murala horman, sabaian edo bestelako euskarri finko eta egonkor baten gainazalean itsasten edo marrazten den artelana da[1]. Gizakiak antzinatik erabili du horma bere arte adierazpenetarako eta Paleolito garaiko kobazuloetan egindako horma irudiak dira, hain zuzen ere, pinturaren historiaren hastapena[2]. Hala ere, freskoa da mendeetan zehar gehien erabili den horma pinturako teknika.

Txillardegiren omenez Donostiako Gaskuña plazan jarritako horma irudia

Horma irudiak margolanak, mosaikoak, zeramikazkoak eta esgrafiatuak izan daitezke eta funtzio edo helburu dekoratiboa edo didaktikoa izan dezakete. Horma irudien berezitasunetako bat zera da, duten konposizio konplexuari esker, ikuspuntu eta angelu ezberdinak eremu plastiko berean barnebiltzen direla eta batzuetan hiru dimentsioko efektua sortzen dutela[3].

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  2. «Pintura Mural» www2.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  3. (Katalanez) Mural. 2016-02-27 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search