Hornblenda

Infotaula de mineralHornblenda
Ezaugarri orokorrak
KategoriaInosilikatoak
FormulaCa2(Mg,Fe)5Si8O22(OH)2
Sistema kristalinoMonoklinikoa
Identifikazioa
KoloreaBeltza, berde iluna
HabitoaHexagonala, bikortsua
EsfoliazioaInperfektua 56 eta 124 gradutan
DistiraBeirakaretik hitsera

Hornblenda, anfibolaren taldeko mineral silikatoen segida bati ematen zaion izena da. Bere formula orokorra honako hau da: Ca2(Mg,Fe,Al)5(Al,Si)8O22(OH)2. Hiru molekularen nahaste isomorfoa da: kaltzio-burdina-magnesio silikato bat, aluminio-burdina-magnesio silikato bat, eta burdina-magnesio silikato bat.

Izena, alemanieratik dator Horn (adarra) eta blende (blendenetik = dizdira egin) eta mineralaren dizdirari erreferentzia egiten dio.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search