Hugh Marston Hefner (Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1926ko apirilaren 9a - Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 2017ko irailaren 27a) Playboy aldizkariaren argitaratzailea izan zen. 1953an argitaratu zuen aldizkariaren lehenengo alea, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Aldizkariaren irakurle gehienak gizon ikasiak eta dirudunak ziren. Izkirimiri lohiak, publizitatea eta neska biluzien argazkiak dira aldizkariaren mamia.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search