Iberiar Penintsulako Gerra

Iberiar Penintsulako Gerra
Napoleondar Gerrak
Data1808 - 1814
LekuaIberiar penintsula, hegoaldeko Frantzia
EmaitzaValençayko Ituna: Fernando VII.aren ezarpena;
Fontainebleauko Ituna: Napoleonen abdikazioa eta Frantziar Inperioaren deuseztatzea
Gudulariak
 Espainia
 Portugal
 Erresuma Batua
Frantzia Frantziar Inperioa
Buruzagiak
Erresuma Batua Arthur Wellesley
Espainia Blake y Joyes
Espainia Francisco Javier Castaños
Espainia Juan Martín Díez
Espainia Miguel de Álava
Espainia Gregorio de la Cuesta
Erresuma BatuaPortugal William Beresford
Erresuma Batua John Moore
Portugal Bernardino Freire
Frantzia Napoleon I.a
Frantzia Josef Bonaparte
Frantzia Joachim Murat
Frantzia Jean-Andoche Junot
Frantzia Jean de Dieu Soult
Frantzia André Masséna
Frantzia Louis Gabriel Suchet
Frantzia Joseph Mortier

Iberiar penintsulako Gerra, Espainiako Independentzia Gerra, edo Frantsestea[1] eta Frantzestada [2]euskal usadioan— Iberiar penintsulan jazotako gatazka armatua izan zen, Napoleondar Gerretan kokatzen dena. Espainiak, Portugalek eta Erresuma Batuak, alde batetik, eta Frantziako Lehen Inperioak, bestetik, borrokatu zuten. Frantziar eta espainiar armada aliatuek Portugal inbaditu zuten 1807an, baina urtebete geroago, 1808an, frantses armadak ez zituen utzi Espainian hartutako posizioak, eta horrek gerra piztu zuen; Seigarren Koalizioak 1814an Napoleon garaitu zuenean amaitu zen.

Britainiar eta Portugaldar armadek Portugal defendatuta, Espainian tropa erregularrek zein irregularrek (elkarren arteko loturarik gabeko gerrillarien taldeek) frantziarrei aurre egiten zieten. Napoleonen armadak, hornidurak galtzeko beldur, ez ziren espainiarrak gainditzeko eta lurraldea baketzeko gai. Gerraren azken urteetan, Errusiaren inbasioa zela medio Frantzia larri ahulduta zegoela, Wellingtongo dukea buru zuten armada aliatuek frantziarrak Pirinioez bestaldera egotzi zituzten.

Gerrako zamak Portugalgo eta Espainiako egitura soziala eta ekonomikoa suntsitu zituen, eta istiluz beteriko epeari hasiera eman zion. Euskal Herrian, hala Pirinioez iparraldera nola hegoaldera, ondorio larriak izan zituen bertako gizartean, askotariko armaden presentzia eta ekintzagatik. Iberiar penintsulan, frantziarren aurkako gerran borrokatutako ofizialek 1850 arte burutu zituzten hainbat gerra zibil (tartean Lehen Gerra Karlista), liberal eta absolutisten artean. Penintsulako Gerrak Ameriketako kolonien gainean ere eragina izan zuen, eta haien independentzia prozesua piztu zuen txinparta izan zen.

  1. Zalbide Elustondo, Mikel, «Pedagogoa Batzar Nagusietan. Hizkuntzen azterbideak, Iturriagaren argitan», Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia, Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak, ISSN 0210-1564, 52. liburukia, 1, 2007. Ikus 66. orrialdea.
  2. "Frantzestada izena da Antonio Zavalak hegoaldeko euskaldunetan, herri-kantutegietan, jaso duen izena, gaztelaniaz eta beste hizkuntzetan izen desberdinekin ezagutzen dena Independentziako Gerla, Penintsulako Gerla, Espainiako Gerla eta baita ere Gerla Nazionala eta Gerla Herritarra izendatu dutena (...)". LARREA MUXIKA, Jose Maria: Euskaldungoa erroizturik. Iruñea: Pamiela, 1994. 168. orria. 67. oharra.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search