Igor Yebra

Igor Yebra

(2020)
Bizitza
JaiotzaBilbo1974ko abuztuaren 1a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Anne Igartiburu  (2004 -  2005)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Víctor Ullate
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta koreografoa

Twitter: igoryebradanza Instagram: igoryebra Edit the value on Wikidata

Igor Yebra Iglesias (Bilbo, Bizkaia, 1974ko abuztuaren 1a) euskal herritar ballet-dantzari famatua da. 2006an dantzari nagusia izendatu zuten Bordeleko Opera Nazionalean. Victor Ullateren dantza-eskolan aritu ondoren, Madrilgo Dantza Kontserbatoriora joan eta ohorezko matrikularekin graduatu zen, eta hor 1996ra arte egon zen.

Noizbehinka zenbait operetarako koreografiak sortzen ditu, hala nola, La Traviata, Carmen, Aida, Il signore Bruscchino, El padre Arrupe; eta Carmen Suite ballet, Cascanueces Suite ballet, El Cisne XXI.

Lehen dantzari gonbidatu bezala zenbait lekuetan lan egin du: Australiako Balletan (gonbidatu iraunkorra 1997.98), L'Aterballeto, Kubako B.N., Venezuelako B.N, Kremlinaren Balletan, Eskoziar Balletan (Scottish Ballet), Hungriako B.N, Lituaniako B.N., San Carlos de Napoleseko Antzokian, Ekaterinburgoko B.N, Leipzig-aren Balleteko Operan, Veronako Hondarraren Balletan, Ufa-ko B.N., Limogeseko B.O., Nizaren B.O., Julio Boccaren Ballet Argentinarrean, O. de Kazan Balletan beste batzuen artean. Era berean parte hartzen du festa ugarietan, munduko agertoki garrantzitsuenetan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search