Ikas sekuentzia

Ikas sekuentzia edo sekuentzia didaktikoa, irakaskuntza eta didaktikaren testuinguruan, elkarren artean erlazionaturiko jarduera sorta ordenatu bat da[1]. Elkarren artean lotura daukaten unitate didaktiko sorta adierazteko erabiltzen dute batzuek sekuentzia didaktiko edo ikas sekuentzia terminoa.

Ikas sekuentziak proiektu edo unitate didaktikoen proposamen sekuentziatuak dira, non unitate didaktiko edo proiektuen artean lotura logiko bat antzeman daitekeen; eta sekuentziak mugatuta daude iraupenari eta konplexutasun-mailari dagokienez.

Ikas sekuentziek, gehienetan lau-zazpi jarduera sekuentziatu planteatzen dituzte, bizpahiru eduki eta materialen inguruan, eta agian ikasleen talde antolaketa mantentzeko kontsignarekin.

Ikas sekuentzia batek hezkuntza-edukia irakastea helburu duten jarduera multzo bat hartzen du barne. Denbora lerroan, linealtasun-ezaugarriak ditu, proposamen didaktikoa zatituz, normalean, bere hiru fase klasikoetan: hasiera, garapena eta itxiera. Ebaluazioari buruzko proposamenak ere egon daitezke, zereginak garaiz egitea-eta. Hasiera oro, aurretiko ezagutzekin lotzen saiatu behar, eta itxiera oro, ahal den heinean, hurrengo hasierarekin lotzeko bidea zabaldu behar, betiere ikaskuntzak progresiboki kateatzeko asmoz.

  1. (Gaztelaniaz) «Diferencias entre proyecto, unidad didáctica, secuencia didáctica, actividad y taller» Educativos para... (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search