Komunikazio-ikuspegia[1], Ikuspegi komunikatiboa, hizkuntzen irakaskuntza komunikatiboa edo metodo komunikatiboa hizkuntzen irakaskuntza aurrera eramateko metodoen multzoa da.
Ingelesezko aldaerak, Communicative Language Teaching, —CLT—, eta Communicative Approach munduko hamaika hizkuntzatan zuzen-zuzen eraldatu dira, baita inoiz euskaraz ere, CLT akronimoa batez ere.[2]
Ikuspegi honen arabera, hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzaren helburu nagusia erabilera da; hizkuntza "erabiltzeko ikasten da, erabiliz ikasten da" esaldian laburbildu izan da ikuspegi komunikatiboa. Hurbilketa komunikatiboak aldarrikatzen du, egoera komunikatibo errealetan, hizkuntza erabiliz ikasten dela.[3]
Hizkuntzen didaktikan gehien zabaldu den terminologian[4][5][6], ikuspegia ((Ingelesez)approach)[7] esaten zaio metodo multzo bati, metodologia multzo bati, eta metodoa esaten zaio ((Ingelesez)method) teknika didaktiko multzo bati. Teknika bat proposamen didaktiko zehatz baten multzoa da, ataza ((Ingelesez)task)[8] multzo bat, askotan ikas sekuentzietan[9] antolaturik.[10][11][12]