Ikustaldia (kristautasuna)

Rafaelen Ikustaldia, 1517. Pradoko museoa.

Kristautasunean, Ikustaldia Mariak Elisabeti egin zion bisita azaltzen duen Lukasen Ebanjelioko pasartea da (Lk 1:39-Lk 1:56).

Pasarteak oso hitz ezagunak ditu: Elisabeten hitzak «Agur Maria» otoitzean daude eta Mariaren erantzunak «Magnificat» osatzen du.

Ikustaldiaren jaialdia urtero maiatzaren 31n ospatzen dute kristauek.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search