Imanol Larzabal

Imanol Larzabal

Bizitza
JaiotzaDonostia1947ko azaroaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOrihuela2004ko ekainaren 25a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria

IMDB: nm5236592 Badok: imanol Musicbrainz: dfcae910-3b8c-4c37-88d6-f40a8b90e04f Discogs: 2225893 Musikasten: imanol Edit the value on Wikidata

Imanol Larzabal Goñi (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko azaroaren 11Orihuela, Alacant, 2004ko ekainaren 25a), ezagunagoa Imanol ponte izen soilaz, euskal egile abeslaria izan zen.

1964an kantatzen hasi zen. Lehen diskoa Michel Etchegaray ezizenaz atera zuen, frankismo garaia baitzen. 1971n, kartzelan sei hilabete pasa ondoren, Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen. Frantzian hainbat kantari ezagutu zuen: besteak beste, Paco Ibáñez (harekin geroztik askotan kantatu zuen), Gwendal talde bretainiarra, Elisa Serna, Georges Moustaki...

Aurrerago, 1977ko amnistiaren ondoren, Hego Euskal Herrira itzuli zen eta kantari segitu zuen. Euskal olerkari askoren hitzak musikatu eta kantatu zituen: Jon Mirande, Mikel Arregi, Koldo Izagirre, Xabier Lete eta Juan Mari Lekuona idazleenak, besteak beste. Gaztelaniazko zenbait testu ere musikatu eta interpretatu zituen.

ETAk 1986an bere buruzagi ohi Yoyes hil zuenean, Imanolek haren omenaldian parte hartu zuen. Harez geroztik, ETAren inguruko zenbait jenderen boikota eta mehatxuak nozitu zituen. Azkenean, Euskal Herritik kanpora joan zen bizitzera. Orihuelan hil zen bat-batean, buruko odol-isuri baten ondorioz. Hil zenean, sehaska-kanten disko bat prestatzen ari zen. Handik pixka batera, kantari adiskideek diskoa osatu eta haren omenez argitaratu zuten.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search