Indar

Artikulu hau kontzeptu fisikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Indar (argipena)».
Indar
Formula eta
Formulako ikurra, , , eta
Ohiko ikurra
Neurtzeko unitateanewton eta kilogram metre per square second (en) Itzuli
Dimentsioa

Fisikan, indar terminoak adierazten du gorputzen higidura-egoera edo pausagune-egoera aldaraz dezakeen edozein interakzio edo elkarrekintza. Indar baten eraginez, aldatu egiten da gorputzaren abiaduraren modulua edota norabidea; beste hitz batzuekin esanez, gorputz orok azelerazioa  jasaten du indar baten eraginpean dagoenean.

Indarra magnitude bektorial bat da, sinboloaz adierazi ohi dena. Indar bat erreferentzia-sistema batean grafikoki adierazteko, kontuan hartu behar da indarrak non eragiten duen (aplikazio-puntua), zer norabide eta zer noranzko dituen (lerro gezidun batez adieraziak) eta zer neurri duen (bektorearen modulua). Nazioarteko SI sisteman, indarra neurtzeko unitatea newton izenekoa da, eta sinboloaz adierazten da. Indar-magnitudearen dimentsioak osaera du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search